2010-01-20

Auzoak ere blogean!


Gure elkartean auzoei ere zuzendu nahi diegu gure begirada. Horregatik Bilboko auzoetaz ere hitz egiteko aukera luzatu nahi dizuegu.

Bilboko auzoak ezagutu nahi ditugu, beraien ohiturak zeintzuk diren, istorioak, kuriosidadeak,... eta noski auzo horiek osatzen ditugunon bizipenak baita ere. Azken finean bizilagun barik, auzorik ez. Eta honetaz jakitun izanda zuek, irakurleok atal honen motorea izatea nahi dugu.

Gaurkoan Atxurirekin hasi nahi izango genuke gure ibildea. Hau posible egiteko zuen laguntza dugu ezinbesteko. Helarazi zuen argazkiak (aintzinakoak, zein gaur egunekoak), istorioak, auzoko ohiturak, bizipenak etab. berritzenelkartea@gmail.com helbide elektronikora.

Animatu eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario